Balenciaga eta hala ere iraun
Cristobal Balenciaga diseinatzailearen bizitza eta lana biltzen dituen dokumentala hura ezagutu edo lankide izan zutenen bitartez. Moda munduko hainbat jendek hitz egingo dute Balenciagari buruz: Hubert de Givenchyk, Sonsoles Diaz de Riverak, Emanuel Hungarok, Pamela Galbinek, Lesley Ellis Millerrek, Myra Walkerrek eta Catherine Join-Dieterlek, besteak beste. Aldi berean, bere dizipuluetako batek, Juan Mª Emilasek, 1954an diseinatutako trajeetako bat josiko du kameren aurrean.